Ekonomia -

Apirileko datuak

Zabaleta: 'Lanbidek piztu duen interesaren ondorioz igo da langabezia'

Gizarte Segurantzan, apirilean, 671 afiliatu gehiago izan direla azaldu du Zabaletak, eta urtarrilaren 1etik, 3.971 gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak langabeziaren igoera "berri txarra" dela esan du, baina "horren arrazoia" biztanleria aktiboaren hazkundea izan dela nabarmendu du.

Gizarte Segurantzan, apirilean, 671 afiliatu gehiago izan direla azaldu du Zabaletak, eta urtarrilaren 1etik, 3.971 gehiago.

Bere hitzetan, lehen lanik egiten ez zuten eta Lanbideren enplegu-eskatzaileen erregistroan agertzen ez ziren zenbait pertsona orain lan bila hasi dira, "familian lan egin ohi izan duen pertsonak lana galduko balu ere".

Horrekin batera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak "interes handia" piztu duela argudiatu du Zabaletak, "eta horren froga da erabiltzaileen kopurua hazi izana, 2010eko abenduan 114.272 izatetik 2011ko apirilean 142.000 izatera".

Apirilean langabeziak gora egin duen arren, "Euskadi da oraindik Estatuko langabezia tasa txikiena duen erkidegoa, eta langabezia kobratzen dutenen tasa handiena duena", azpimarratu du sailburuak.

Zabaletak aurreratu duenez, Elkarrizketa Sozialeko Mahairako dei egingo du (Gobernuak, sindikatuek eta enpresaburuek osatzen dute) egoera aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea