Ekonomia -

INEren datuak

EAEn igo egin da langabezia eta Nafarroan behera egin du

Hiru hilabetetan goraka egin ondoren, Espainian % 1,48 murriztu da langabezia, apirilaren amaieran martxoan baino 64.309 langabe gutxiago zeuden eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko langabezia datuak okerrera egin du martxotik apirilera eta 1.604 langabe gehiago zenbatu dituzte, Lan Ministerioak jakitera eman duenez. Hori horrela, guztira 153.155 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dauden langabeak.

2010eko apirilaren aldean, berriz, % 14,04 egin du gora langabeziak eta 18.588 pertsona gehiago daude lanik gabe.

Nafarroari dagokionez, enplegu zerbitzu publikoetan 1.515 pertsona gutxiago zenbatu zituzten apirilean, hau da, % 3,34 egin zuen behera langabeziak eta guztira 43.790 pertsona daude lanik gabe.

Espainiako datuak

Langabezia % 1,48 murriztu da Espainian martxotik apirilera eta langabeak, guztira, 4.269.000 ziren apirilaren amaieran, urteko lehehengo hiruhilekoan goraka egin ondoren, Lan Ministerioak jakitera eman duenez.

Dena dela, urtebetean % 3,06 igo da lan zerbitzu publikoetara jo dutenen kopurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea