Ekonomia -

Lan-gatazka

Irungo Brioche Pasquier Recondoren lantegia itxiko dutela iragarri dute

Enpresa batzordeak 160 langileen etorkizuna bermatuko duen proiektua eskatu dio zuzendaritzari.

Irungo (Gipuzkoa) Brioche Pasquier Recondo. Irudia: Google Maps
Irungo (Gipuzkoa) Brioche Pasquier Recondo.
Irungo (Gipuzkoa) Brioche Pasquier Recondo. Irudia: Google Maps

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo (Gipuzkoa) Brioche Pasquier Recondo enpresako langile batzordeak iragarri du 160 behargin dituen lantegia ixteko asmoa duela zuzendaritzak. Horregatik, lantegiaren "etorkizuna bermatzeko" proiektua eskatu du.

Enpresa batzordeak prentsa-ohar batean azaldu duenez, multinazionalak Irunen "ezaguna" den enpresa bat itxi nahi du. Gainera, 2001ean multinazional frantsesak lantegia erosi zuenean "ogi xigortuaren ekoizpenean erreferente" izatera iritsi zela azpimarratu du.

Batzordearen arabera, "Irungo industria desegiteko eta kaltetzeko beste pauso bat da" lantegiaren itxiera, eta herriak "dagoeneko langabezia tasa onartezina du".

Brioche Pasquier Recondoko langileek asanblada egin zuten maiatzaren 20an, eta lantegiaren itxiera publikoki salatzea eta Zuzendaritzari "ondorioez hitz egiteko eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko" bilera eskatzea adostu zuten.

Batzordeak "atsekabea eta sumindura" agertu du erabakiaren aurrean, eta "bideragarritasunean eta langileen enplegu kalitatean oinarritutako proiektua" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Lana albisteak Ekonomia Irun Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa