Ekonomia -
Lan istripua
46 urteko langile bat hil da Loiun izandako lan istripu batean
Behargina harrapatuta geratu da garabi batean eta adreilu palet batekin lanean ari zela, Aceros Olarra konpainian. Hildakoak azpikontrata batean egiten zuen lan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
46 urteko bilbotar bat hil da gaur arratsalde honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.
Antza denez, langilea harrapatuta geratu da garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela.
Gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, bertan autopsia egiteko.
LAB sindikatuak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, hildako beharginak Beroa azpikontratan egiten zuen lan. Enpresa-batzordeak elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako, 10:00etan, lantegiaren aurrean.