Ekonomia -
Standard & Poors
AEBen kalifikazioa jaitsi du S&P agentziak
Standard & Poor's agentziaren erabakiak buruzagi estatubatuarren "gaitasuna gutxiesten" duela uste dute AEBek. Erabakia zenbaki gorriekin hartu du Wall Streetek.
Erredakzioa
AEBen kalifikazioa "negatibora" jaitsi duela iragarri du gaur Standard &' || 'amp; Poor''s arriskuak neurtzeko agentziak, baina munduko lehen ekonomiak "AAA" nota mantentzen du epe luzerako zorrean.
Hala ere, AEBen ekonomia "malgua, anitza" dela eta "arrisku handiak" dituela azaldu du S&' || 'amp;Pk. AEBen moneta politika "zuhurra eta sinesgarria" dela gaineratu du, "inflazioaren presioari aurre egiten dion bitartean hazkundeari eusten diolako".
AEBetako epe laburreko zorrari "A-1+" kalifikazioa berretsi dio agentziak, baina "2013ko aurrekontuetako erronkan legegileek akordio bat ez lortzeko arriskua" dagoela ohartarazi du S&' || 'amp;Pk.
Erantzuna
Buruzagi estatubatuarrek ekonomiaren erronkei aurre egiteko duten "gaitasuna gutxiesten" du Standard &' || 'amp; Poor''s agentziaren erabakiak, AEBetako Altxorraren Departamentuaren ahotan.
Bestalde, arriskuak neurtzeko agentziaren erabakia zenbaki gorritan hartu du Wall Streetek gaur, izan ere, Dow Jones indizeak % 1,63 galtzen zuen saioaren erdian.