Ekonomia -
Galiziako enpresa
Ingemarrek Usurbilgo lantegia itxi eta 31 langileak kaleratuko ditu
ELAk erabat arbuiatu du Ingemar-Usurbil ixteko sinatu den espedientea.
Agentziak | Erredakzioa
ELA sindikatuak erabat arbuiatu du Ingemar enpresako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak (UGTko 3 ordezkari eta CIGeko 2) akordioa sinatu dute Usurbilen (Gipuzkoa) 31 langile kaleratzeko.
ELAk agiri batean jakitera eman duenez, UGTk, zuzendaritzarekin batera, Usurbilgo langileen kaleratzea bultzatu du; "zoritxarrez, CIGeko ordezkariek ere sinatu egin dute akordioa. Hau deitoragarria da, Usurbilen ordezkaritzarik ez duten bi sindikatu horiek erabaki baitute Gipuzkoako langileak lanik gabe uztea".
Sindikatuak Usurbilgo langileei babesa eman die; "ziur gaude lantegiak etorkizuna baduela", esan du. Horrenbestez, Ingemarreko zuzendaritzaren jarrera onartezina dela esan du ELAk. "Kudeatzaile horiek ez dute eskrupulurik, eta beren jokabideak jazarpen penala merezi du".
ELAren ustez, Eusko Jaurlaritzako industria saila saiatu egin beharko litzateke langileekin batera enpresaren praktika hauek jazartzen, bai eta Usurbilgo lantegiaren etorkizuna bermatzen.