Ekonomia -

Turismoa

Gipuzkoak iaz baino % 67 bisitari gehiago jaso ditu aurtengo Aste Santuan

Beste estatu batzuetatik bertaratutakoen artean, Frantziakoak dira erdia baino gehiago, eta ondoren Hego Amerikakoak, AEBetakoak, Alemaniakoak eta Britainia Handikoak.

Zarauzko kai-muturra. Argazkia: EiTB
Zarauzko kai-muturra. Argazkia: EiTB
Zarauzko kai-muturra. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Explore San Sebastian Regionek, Gipuzkoako turismo bulegoak, 5.419 bisita jaso ditu apirilaren 12tik, iazko garai berean baino % 67 gehiago, eta 2017ko "aparteko" kopurutik gertu.

Gipuzkoako Turismo departamentuak jakinarazi duenez, aurten bulegora joan direnen erdia baino gehiago (% 51,8) Espainiako Estatukoak izan dira, normalean gehiengo zabala atzerritarrak izaten diren arren.

Kataluniakoak eta Madrilgoak dira Espainiako Estatutik bertaratu diren gehienak, alde handiarekin.

Beste estatu batzuetatik bertaratutakoen artean, berriz, Frantziakoak dira erdia baino gehiago, eta ondoren Hego Amerikakoak, AEBetakoak, Alemaniakoak eta Britainia Handikoak.

Gainera, eskualde batzuetan hotelak ia beteta egon dira, tartean Oarsoaldean (% 92) eta Goierri eta Urola Garaian (% 80).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gipuzkoako albisteak Turismoa Euskadi Ekonomia