Ekonomia -

Kanpaina

Antxoa sustatzeko kanpaina aurkeztu du Unzaluk

Aurten, 15.600 tonako muga jarri dute antxoa harrapatzeko. Aurreko urtean, berriz, 7.000 tonakoa izan zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak antxoa merkatuetan eta kontserba industriari begira sustatzeko kanpaina bat iragarri du. Unzaluk esan duenez, antxoaren kanpaina ondo doa eta 2.100 tona harrapakin porturatu dituzte dagoeneko.

Harrapaketa bolumen horrek eta prezioak (2,66 euro kilogramoko, batez beste) “mota honetako arrantzarekin lotutako aktibitate guztietan aurrera egiteko balio behar digute”, esan du Unzaluk. Bere iritziz, kanpaina onuragarria izaten ari da, Euskadiko ontziek iazko harrapakin guztien (4.793 tona) % 44,2 porturatu baitute dagoeneko.

Epe motzera begira, arrantza produktu honi balio handiagoa emateko, eta merkatuan eta kontserben industrian “berriro sartzeko” erronka jo du Unzaluk. Helburu hauek lortu ahal izateko “kanpaina espezifikoa” martxan jarriko dutela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea