Ekonomia -
2020an
Petrolioaren inportazioak heren bat murriztea proposatu du Obamak
Boterera heldu zenean AEBek "11 milioi upel inportatzen zituen egunero. Hamarkada baten buruan heren bat murriztea lortuko dugu", adierazi du Barack Obamak.
Erredakzioa
2020rako petrolioaren inportazioak heren bat murriztea proposatu du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak.
Boterera heldu zenean, 2009ko urtarrilean, AEBek "11 milioi upel inportatzen zituen egunero. Hamarkada baten buruan heren bat murriztea lortuko dugu", adierazi du Obamak Georgetown Unibertsitatean. Petrolioaren prezioek gora egin dute nabarmen eta AEBetako presidenteak energia segurtasunaren inguruko proposamenak egitea erabaki du.
Helburua lortzeko AEBetako produkzioa handitzea proposatu du presidenteak, ustiategi berriak zabalduz, besteak beste.
Obamak gogorarazi duenez, AEBetako petrolio-produkzioak mailarik altuena lortu zuen iaz, 2003az geroztik. Lehen aldiz hamarkada batean, inportatutako petrolioa kontsumitutakoaren erdia baino gutxiago izan zen.