Ekonomia -

19 egun

Amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen greba

Astelehenean itzuliko dira lanera, ia hiru asteren ostean, baina gatazkak bere horretan jarraitzen du, oraindik lan-hitzarmenik jarraitzen baitute.

Gipuzkoako zaharren egoitzeko langileen protesta. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako zaharren egoitzeko langileen protesta. Argazkia: EiTB
Gipuzkoako zaharren egoitzeko langileen protesta. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako greba. 19 eguneko lanuztearen ostean, astelehenean bueltatuko dira lanera. Gatazka, ordea, ez da amaitu, oraindik lan hitzarmenik gabe jarraitzen baitu sektoreak.

Hasi bezala amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen protesta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian egin dute bilkura, eta ondoren manifestazioa. Horrela eman diote amaiera 19 egunez luzatu den grebari.

Aldundiaren jarrera salatu du sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak. Patronalarekin aurreakordioa lortuta dutela dio sindikatuak, baina erakundeak ukatu egiten duela.

Hori dela eta, negoziatzeko eskaera egin dio sindikatuak.

5.000 langilerengan du eragina Gipuzkoan zahar etxeetako lan hitzarmenak, eta bi urte daramate hitzarmena negoziatzeko borrokan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Adinekoentzako egoitzak gaur Lan gatazkak gaur Gipuzkoako Foru Aldundia