Ekonomia -
Kutxen bat-egitea
Fusioak errekuperazio ekonomikoa bultzatuko duela uste du Confebaskek
Patronalak bat-egitean parte hartuko duten eragileei eskatu die "erantzukizunez" jokatzeko, "bizi dugun egoera ekonomikoa" kontutan hartuz.
Erredakzioa
BBK, Kutxak eta Vital Kutxak iragarritako bat-egitea "positibotzat" jo du Confebask Euskal Autonomia Erkidegoko patronalak. Emandako pausoa "bermatzeko" eskaria egin die patronalak hiru kutxetako arduradunei. Hitzarmen hori "errekuperazio ekonomikoa" lortzeko tresna izan daitekeela uste du Confebaskek.
Ohar batean, bat-egitean parte hartuko duten eragileei eskatu die "erantzukizunez" jokatzeko, "bizi dugun egoera ekonomikoa" kontutan hartuz.
Fusioari esker sortuko den banka berriak finantza-sistemak exijitzen dituen baldintzak betetzea espero du Confebaskek. Horrez gain, euskal enpresak eta gizartea laguntzeko balio izango duela uste du patronalak, "krisi ekonomikotik ateratzeko eta ekonomiaren errekuperazioa bultzatzeko".