Ekonomia -

Energia aurrezteko neurria

110 km/h abiaduran gidatzeak matxurak eragin ditzake, adituren arabera

Europako Ibilgailuen Berme Sarearen zuzendariak azpimarratu du kalteak egin ditzakeela "kutsaduraren kontrako sistemetan, birziklatze balbuletan, katalizatzailean eta partikulen kontrako iragazkian".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak energia aurrezteko gehienezko abiadura 120 km/h-tik 110 km/h-ra jaisteko neurriak matxurak eragin omen ditzake ibilgailuen "kutsaduraren kontrako sistemetan, birziklatze balbuletan, katalizatzailean eta partikulen kontrako iragazkian", Mariano Asuncion Europako Ibilgailuen Berme Sarearen zuzendariak azaldu duenez.

Asuncionen esanetan, ibilgailua ez badoa martxari dagokion abiaduran, "motorra ez da askatzen" eta "sistema kaltetuko duten kedarrak pilatuko dira".

Hori horrela, eta kalteak ez direla "berehala atzemango" zehaztu duen arren, Asuncionek esan du "zalantzarik gabe" arazoak emango dituela neurri horrek udan. Sei abiadura edo gehiago dituzten autoak izango omen dira kaltetuenak eta gehienetan matxura horiek ez dira markaren bermearen barruan sartzen.

Bestalde, mekanikoek diote auto bat seigarren martxan 110 km/h abiaduran "biraketak oso baxu" daramatzala eta, ondorioz, ez doala ongi eta horrek arazo mekanikoak sortzen dituela.

Arazo larrienak partikulen iragazkiari eragiten omen dio, autoaren "biraketa kopuru altua" behar baitu garbitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea