Ekonomia -

SESTAO

La Navaleko Batzordea ez da Madrilera joango, Industriatik deia jaso ostean

Langileen batzordeak Ministerio aurrean "plantoa" egiteko asmoa zuen Reyes Marotorekin biltzea lortu arte. Ostiralean deitu zieten eta martxoaren 14an edo 15ean hartuko dituztela jakinarazi zieten.

Otsailaren 14an Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin zuten La Navaleko langileek.
Otsailaren 14an Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin zuten La Navaleko langileek.
Otsailaren 14an Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin zuten La Navaleko langileek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Navaleko Batzordeak bertan behera utzi du astearte honetan Madrilera joan, eta Industria Ministerioaren aurrean "plantoa" egiteko zuen asmoa, Ministeriotik bilera baterako data emanez deia jaso ostean.

Langileen ordezkariek esana zuten Ministerioaren aurrean jarri, eta ez zutela alde egingo, Reyes Maroto ministroarekin biltzea lortu arte.

Batzordetik jakitera eman eman dutenez, ostiralean deia jaso zuten Industria Ministeriotik, Marotok martxoaren 14an edo 15ean hartuko dituela jakinaraziz, eta dei horren ostean, bidaia ez egitea erabaki zuten.

Astelehen honetan emango diete data zehatza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Ekonomia Albisteak La Naval