Ekonomia -

Balantzea

Kutxabankek 332 milioi euro irabazi zituen 2018an, aurreko urtean baino % 10 gehiago

Irabazi garbiaren hazkundea plantillaren gastuaren beherakadak eragin du, besteak beste.

Kutxabanken bulegoa. Argazkia: EiTB
Kutxabanken bulegoa. Argazkia: EiTB
Kutxabanken bulegoa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank taldeak 332,3 milioi euro garbi irabazi zituen 2018an, aurreko urtean baino % 10 gehiago, Cajasurrek 19,5 milioi euroko ekarpen positiboa egin ostean, erakundeak prentsa ohar batean azaldu duenez.Zalantzazko aktiboetatik 500 milioi euro kendu ondoren berankortasun maila % 3,86an geratu zen, sektoreko baxuenen artean, erakundeak jakinarazi duenez.Kreditu inbertsioei dagokienez, hipoteka maileguak % 2,6 hazi ziren, eta horren barruan, enpresa txiki eta ertainen finantziazioa % 12,3 eta kontsumorako kredituak % 20 igo ziren. Bezeroen deposituei dagokienez, % 4,9 hazi ziren.Aurreko urtean bezalaxe, interes tarteak ere gora egin zuen (% 0,5) finantza gastuen beherakadagatik eta finantza sarreren egonkortasunagatik. Hala, tarte gordina 1.088,7 milioi eurokoa izan zen, 2017an baino % 1,6 gehiago.Gastuari dagokionez, pertsonal gastuak % 3,4 murriztu zituzten aurreko urtearen aldean, bereziki "plantilla arrazionalizatzeko neurriengatik".Zuzendaritzak dibidenduaren erdia banatzea proposatu du, 166 milioi euro edo 549 milioi euro lau urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak Ekonomia Eguneko albisteak