Ekonomia -

RADIO EUSKADI

Michel Camdessus: 'Kofi Annanek eskatu zidan ETAren amaierari errematea emateko'

Sabino Arana sarietako bat jasoko du gaur eguerdian Camdessus ekonomialari ezagunak.

Michel Camdessus
Michel Camdessus
Michel Camdessus

play icon 10:55

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michel Camdessus ekonomialaria eta Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izandakoa elkarrizketatu dute, gaur, Radio Euskadin. ETAren behin betiko desegitea berretsi zuen lapurtarrak, nazioarteko beste bost egiaztatzailerekin batera. Sabino Arana sarietako bat jasoko du gaur eguerdian, Bilboko Euskalduna jauregian egingo den ekitaldian.

Elkarrizketan esan duenez, Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiak eskatu zion ETA erakundeari amaiera emateko prozesuan parte hartzeko. "Kofi Annan lagunak deitu eta esan zidan: Michel, zu Ipar Euskal Herrikoa zarenez, emaiozu errematea ETAren azkenari".

Beste hainbat gai ere izan ditu hizpide, tartean, Donald Trump AEBko presidentearen politika ekonomiko protekzionistak. Camdessusen iritzian, "hankansartze handia" da norabide hori hartzea.

Klima aldaketa da baionarraren ustez "munduak epe laburrera begira duen erronka nagusienetako bat". "Ezinbestekoa da eredu makroekonomikoak aldatzea, klima aldaketari aurre egiteko", gehitu du. Prozesu horretan hazkunderako aukerak ere ikusten ditu.

Entzun, hemen, elkarrizketa osoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak NDF Gizartea Donald Trump