Ekonomia -

Petrolio inportazioetan

110 km/h-ko abiadura mugak 1.400 milioi euroko aurrezpena ekarriko du

Miguel Sebastian Industria ministroak jakitera eman duenez, hidrokarburoen inportazioetan aurreztuko duten diru honek"errenta nazionala handitzea eta enplegua sortzea" ahalbidetuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Sebastian Industria ministroak adierazi duenez, autobideetako abiadura 110 kilometrotara mugatzeak hidrokarburo importazioetan 1.400 milioi euroko aurrezpena ekarriko du.

"Abiadura mugari esker, 100 kilometroko 0,72 litro aurreztuko ditu auto bakoitzak eta datu hauek abiapuntu hartuta, 2.434 kilotona petrolio aurreztuko ditugula esan dezakegu, hau da, 18 milioi upel, gure urteko petrolio kontsumoaren % 3a", azaldu du Miguel Sebastianek Diputatuen Kongresuan.

Ministroaren esanetan, "1.400 milioi euroko aurrezpen honek errenta nazionala handiagotzen eta enplegua sortzen lagunduko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea