Pentsiodunak kalera atera dira berriro, pentsio duinak berma ditzaten aldarrikatzeko
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioekin "topera" jarraitzeko apustua egin du, kontsumoko prezioen indizearen igoera aintzat hartuta, "pentsioak bermatzen dituztenera arte". Zentzu horretan, oraingoz ez dutela ezer lortu adierazi dute, eta urtarrilaren 19an Bilboko "kaleak betetzera" animatu dituzte herritarrak. Egun horretan, manifestazioa egingo dute, protestak hasi zituztenetik urtebete igaro delako.
Bestalde, Bizkaiko pentsiodunek elkarretaratzeei ekin diete berriro astelehen honetan, Bilboko udaletxe aurrean, iragan asteko atsedenaldiaren ondotik.
Esan bezala, 2018ko urtarrilaren 15ean abiatu zituzten protestak. Horregatik, datorren astea berezia izango da pentsiodunentzat, asteleheneko ohiko elkarretaratzean ez ezik, larunbateko martxan ere aterako batira kalera, protesta egitera.
Gaurko mobilizazioan ehunka lagunek parte hartu dute, eta ohikoa denez, 12:00ak orduko Bizkaiko hiriburuko udaletxe aurreko zabalgunea bete dute.
Han, Pentsiodunen Mugimenduak nabarmendu du "gauzak ezer gutxi aldatu direla, PPk aurretik adostutako igoerak berretsi besterik ez duelako egin Pedro Sanchezen Gobernuak". Hori dela eta, aurten ere mobilizatu egingo direla iragarri du.
Urtarrilaren 19ko manifestazioa
Bizkaiko pentsiodunek urtarrilaren 19an Bilboko kaleak "jendez betetzeko" deia egin dute. Orain arte deitutako bederatzigarren manifestazioa da larunbatekoa: 17:00etan irtengo da Diego Lopez de Haro kale nagusitik eta udaletxe parean amaituko da.
Albiste gehiago ekonomia
Industriaren geldialdiak ekonomiaren hazkundea galarazten duela ohartarazi du Adegik
Fakturazioak eta eskariak ez omen dira hazten azken boladan. Enplegua ere gutxiago hazten ari da, eta Gipuzkoako enpresek uste dute laster batean hazkunde hori “zero" izango dela.
Euskadiko Medikuen Sindikatua kalera atera da Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka
Lanuzteak bestelako jarraipena izan du EAEko hiru probintzietan: Bizkaian, profesionalen % 30ek egin dute greba; Gipuzkoan, % 26,89k; eta, Araban, % 16,52k, Osakidetzaren arabera. Arratsaldean, parte-hartzea % 10,33ra jaitsi da EAEn.
Jaurlaritzak bertan behera utzi du angula arrantzatzeko 2025-26ko kanpaina, espeziearen egoera "kritikoa" dela eta
Hainbat txostenen arabera, orain arte aplikatutako neurriek ez dute balio izan espeziearen egoera kritikoa lehengoratzeko, eta, horren aurrean, Arrantza Sailak espeziea berreskuratzeko neurriak indartzea erabaki du egoera atzeraezina izan baino lehen.
Medikuak kalera atera dira Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka
Lan-baldintzak negoziatzeko mahai propioa exijitzen dute medikuek. "Guk diseinatu eta negoziatu nahi dugu, negoziazio-mahai horretan ordezkaritza ia nulua baitugu", adierazi du Ana Santorcuato Euskadiko Medikuen Sindikatuko ordezkariak.
Medikuak estatutu propioa eskatzeko greba egiten ari dira Estatu osoan
Osasun publikoko medikuek greba eguna dute gaur Estatu osoan. Euskadin, gainera, Euskadiko Medikuen Sindikatuak (SME) elkarretaratzeak deitu ditu hiru hiriburuetako ospitale eta anbulatorioetan.
Gasteizko lorezainak eta Enviser enpresa, akordioa lortzeko bidean
Bilera luzea izan dute ostegun honetan Precon, eta itxaropentsu irten dira. Langileak batzartuko dira eta enpresak dagozkion kontsultak egingo ditu, hurrengo bileran akordioa ixteko helburuarekin.

Lan-eskaintza publikoetan euskara blindatzeko EAJ eta EH Bilduren proposamena izapidetzea ahalbidetu dute
Eusko Legebiltzarrak bi lege proposamen izapidetuko ditu lan-eskaintza publikoetan euskara blindatzeko. EAJk bat aurkeztu du, eta PSE-EE gobernukideak ez, baina EH Bilduk babestu egin du. Koalizio soberanistak beste bat aurkeztu du, eta jeltzaleen abstentzioari esker aurrera atera da.
Irailean, langabezia-tasa % 2,02 jaitsi da EAEn, eta % 0,4, Nafarroan
2024ko iraileko datuen aldean, 1.027 langabe gutxiago (% 0,95) daude EAEn, eta 1.232 gutxiago (% 4,16), Nafarroan. Halaber, abuztutik irailera, Euskadiko Gizarte Segurantzan 11.475 lagun afiliatu dira; Nafarroan, aldiz, 719 pertsona gutxiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda.
Alokairuen indizeak 500 euro baino gehiago jaitsi ditu Donostian eskainitako prezioak
Gipuzkoako herri tentsionatuetan, azken bost urteetan alokatuta egon ez diren edo lehen aldiz merkaturatu diren edukitzaile handien eta pisuen kontratu berriei bakarrik aplikatu beharko zaie prezio-tarte berria.
Eusko Jaurlaritzak Indartuz inbertsio funtsa sortuko du, eta 400 milioirekin hornituko du
Gainera, Finkatuz inbertsio funts publikoak estatutuak eguneratuko ditu enpresetan parte hartzeko irizpideak malgutzeko. Esaterako, ez da horretarako baldintza izango enpresak egoitza Euskadin izatea, eta nahikoa izango da lurraldean "eragina" izatea.