Ekonomia -

2.238 langabe gehiago

Langabezia % 1,6 hazi da otsailean EAEn

145.456 pertsona daude lanik gabe EAEn eta Nafarroan 45.886. Otsaileko igoeren ondorioz, langabe kopurua 4,3 milioitik gertu kokatu da Estatuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak % 1, 63 egin du gora otsailean EAEn , hau da, 2.238 pertsona gelditu dira lanik gabe eta guztira 145.456 langabe daude.

Joan den urteko otsailarekin alderatuta, berriz, 8.313 langabe gehiago zenbatu dira, urte arteko tasari begiratuaz gero % 6,06 igo da langabezia.

Lurraldeka, Bizkaia izan da langabezia gehien igo den tokia, % 1''97 hazi da, 81.303 langabe daude guztira. Araban % 1''51 egin du gora eta langabeen kopurua 22.247an kokatu da. Eta Gipuzkoan % 1''05 igo da tasa eta 41.906 langabe daude guztira.

Nafarroari dagokionez, langabezia % 1,59 igo da, hau da, 716 pertsona gehiago geratu dira lanik gabe otsailean eta guztira 45.886 pertsona daude langabeen zerrendetan erregistratuta.

&' || 'nbsp;Balearretan izan ezik Estatuko erkidego guztietan igo da langabezia tasa. Horrela, otsailean 68.269 langabe gehiago zenbatu dira Espainian eta langabe kopurua 4,3 miliotik oso gertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea