Ekonomia -

EAEko aurrekontuak

Aurrekontuen akordioa 'urrun' dago, baina 'ez da ezinezkoa', EH Bilduren arabera

Iker Casanovak pentsioen gaineko "esfortzua" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Josune Gorospe EAJko diputatua 'itxaropentsu' agertu da azken akordioaren inguruan.

Iker Casanova Radio Euskadin, gaur. ETBk grabatutako irudia.
Iker Casanova Radio Euskadin, gaur. ETBk grabatutako irudia.
Jaurlaritza eta EH Bildu ''urruti'' baina ''baikor'' aurrekontuei begira

1:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Casanova EH Bilduko parlamentarioak "esfortzua" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, 2019ko EAEko aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortzeko, "ez baita ezinezkoa".

"Jarrerak urrun daude, Gobernua zail jartzen ari zaigu pentsioekin, baina ontzat ematen dugu bere jarrera eraikitzailea eta uste dugu, akordioa lortuz gero, gizarte osoak irabaziko duela" gaineratu du.

Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak berretsi du negoziaketak "aurrera" doazela, "zaitasunak" daudela onartu du, baina azkenean kontuak onartzea lortuko dutela "espero" duela ere esan du. EAJren eta PSEren exekutiboak beste alderdiren batean beharra du, izan ere, kontuak onartzeko eta PP (azkenak bere babesarekin atera ziren) eta Elkarrekin Podemos ez daude horretarako prest.

Edurne Garcia Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak bai Gobernuaren baita EH Bilduren proposamenak kritikatu ditu. Izan ere, "politika neoliberalak eta eskubide murrizketak babesten" dituztela uste du.

Alexia Castelo PSE-EEko legebiltzarkidearen iritziz, ordea, Exekutiboa "ahal den guztia egiten ari da" negoziaketa aurrera ateratzeko eta "oraindik ere badago denbora". Alderdi batzuk euren burua negoziaketetatik "baztertu" izana kritikatu du, eta Gobernuak "borondatea duten guztiekin negoziatzen duela" defendatu du.

PPko Anton Damboreneak argi du aurrekontu hauetan Gobernua "EH Bilduri keinuka ari zela hasieratik". Eta bere iritziz, "pentsiodunak" erabiltzen ari dira: "Dagoena RGIa da, eta hori edo mundu guztiari igotzen zaio edo inori ere ez. Beraz, RGIa kobratuz lanean baino diru gehiago irabazi behar bada, tontoa litzateke lana egitea eta zergak ordaintzea" ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Aurrekontu Publikoak 2024 Ekonomia