Ekonomia -
Negoziazioa
Ertzaintza lan-eskubideen alde manifestatuko da martxoan
Lan-baldintzak jasotzen dituen araudian Herrizaingo Saiak egindako "gehiegikeriak" salatuko ditu protestak.
Erredakzioa
Ertzaintzaren gehiengo sindikala martxoaren 15ean Bilbon egitekoa den manifestazio bat prestatzen ari da, lan-baldintzak jasotzen dituen araudian Herrizaingo Sailak egindako "gehiaegikeriak" salatzeko eta inposiziorik gabeko negoziazioa eskatzeko.
Roberto Seijo Ertzaintzaren sindikatuko bozeramaileak iragarri du manifestazioa, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrearen eraikinaren atarian egin duten elkarretaratze batean.
Gaurkoa, Erne, Esan, Sipe, CCOO eta Euspel sindikatuek deitutako hainbat elkarretaratzeren lehenengoa izan da. Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren "lan-baldintzak hobetzeko izaten den edozein saiakeraren aurrean egiten duen etengabeko blokeoa" salatzeko deitu dira protestok.
Legebiltzarrean Gobernuaren kontrol saioa izaten ari denez, bost sindikatuetako ordezkariek "Poliziaren Legea-Akordioa. Negoziaketa bai-inposaketa ez" leloa zuen pankarta bat zabaldu eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren kontra oihuak bota dituzte.
Seijok ia ziurtzat jo du martxoaren 15eko ertzainen manifestazioa, nahiz eta oraindik protestak babesten dituzten sindikatuekin zehaztu behar duten.