Ekonomia -

Gipuzkoako zatia

AHTren lanak hasi dira Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani artean

Lan horiek 2013rako bukatuta izatea espero dute eta 222 milioi euroko aurrekontua izango dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak hasi ditu Gipuzkoako bi zatitan, Andoain-Urnieta eta Urnieta- Hernani artean.

Zati horietako lanei ekiteko lehen harria jarri dute gaur. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria ekitaldian izan dira, baita Andoaingo alkate Estanis Amutxastegi eta Euskal Trenbide Sareko zuzendaritzako kideak ere.

Bi zati horietako lanek 222 milioi euroko aurrekontua dutela esan du Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta 2023 amaierarako amaituta egotea aurreikusten dutela.

AHTren hamaika zatitako lanak daude martxan une honetan Gipuzkoan. Hau da, trenbideak izango dituen 80 kilometrotatik 36,3tan lanean ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea