Ekonomia -
Hitzarmen sindikala
Sindikatu abertzaleek bat egin dute lan ezbeharren aurka
Hildakoak eragin zituzten istripuen kasuan, eurek bildutako datuen eta datu ofizialen artean % 30eko aldea dagoela salatu dute sindikatuek
Erredakzioa
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek bat egin dute las istripuen aurkako borrokan. Akordioari esker sindikatuek alor horren inguruan egiten duten lana eraginkorragoa izatea nahi dute.
"Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea" horixe da aukeratu duten leloa.
ELAko ordezkariak, Leire Txakartegik azaldu duenez&' || 'nbsp; "hildakoak eragin dituzten lan istripuak banan bana" aztertuko dituzte. Ezbeharra gertatu den enpresetako langileen parte hartzea bultzatuko dutela adierazi du eta horri esker&' || 'nbsp; "erantzun sindikal hobea" emango dutela.
Gainera "salaketa eta elkartasun adierazpen gisa", hildakoak eragin dituzten istripuetako lantegietan 24 orduko lan uzteak bultzatuko dituztela adierazi dute.
Lan istripuak 2010ean
Osalanek aste honetan kaleratutako datuen arabera 2010ean 45 pertsona hil ziren lan istripuan, sindikatuek, berriz, 64 hildako zenbatu zituzten.
2010ean hildakoak eragin zituzten ezbeharren kasuan, sindikatuetako ordezkariek salatu dute eurek bildutako datuen eta datu ofizialen artean % 30eko aldea dagoela.
Gaineratu dute erakunde publikoek egindako estatistikak "osatugabeak" direla eta laneko gaixotasunak eragindako heriotzak, amiantoak eragindakoak adibidez, ez direla kontuan hartzen.