Ekonomia -

BPGren % 1,3

Erkidegoek zorpetzeko aukera izango dute defizit helburua betez gero

Gobernuak ziurtatu du autonomia erkidego guztiek "tratu berbera" jasotzen dutela eta ukatu egin du Kataluniari "pribilegioak" eman izana, PPren kritikei uko eginez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapateroren Espainiako Gobernuak esan du autonomia erkidego guztiek "tratu berbera" jasotzen dutela finantziazio alorrean, beraz, denek dute zorpetzeko aukera, 2011n defizita Barne Produktu Gordinaren % 1,3ra murrizteko helburua betez gero.

Estatuko Komunikazio Idazkaritzak igorritako agiriak gezurtatu egin du horrela PPren hainbat erkidegok eta Madrilgo Udalak salatu zutena, Kataluniak "pribilegioak" jasotzen zituela alegia.

Bertan gogorarazi dutenez, Kataluniak defizita murrizteko hiru urteko plan bat aurkeztu zuen urtarrilaren 31n Ekonomia eta Ogasun Ministerioan eta gastuak % 10 murriztuko ditu aurten.

Estatuko Komunikazio Idazkaritzak zehaztu du Ekonomia eta Ogasun Ministerioak defizita murrizteko helburuarekin bat egiten duten erkidegoen kasuan soilik baimenduko duela zorpetzea.

Hori horrela, Gobernuak azpimarratu du "araudi berbera dutela autonomia erkidego guztientzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea