Ekonomia -
Hartzekodunen lehiaketa
Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresa itxiko dute
400 langile eta 50 milioi baino gehiagoko galerak ditu enpresak. Enpresaren egoeraren erruduntzat AEBetako AIC konpainia jo du Eusko Jaurlaritzak.
Radio Euskadi
Oiartzungo (Gipuzkoa) Ramon Vizcaino lantegia itxi behar dute. Enpresa-batzordearekin bildu ostean, enpresa hartzekodunen lehiaketan sartuko dela onartu du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
400 langile eta 50 milioi euro baino gehiagoko galerak ditu enpresak.
AEBetako AIC konpainia Ramon Vizcaino enpresaren kudeatzailea egoeraren erruduntzat jo du Industria Sailak. AICren kontra kereila bat aurkeztuko du Jaurlaritzak kontratua ez betetzeagatik eta enpresari kalte egin dioten erabakiak hartzeagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea