Ekonomia -

PROTESTAK

Gutxieneko soldata igotzea positiboa bai, baina ez dela nahikoa diote pentsiodunek

EAEko pentsiodun eta erretiratuek euren aldarrikapenak lortu arte protestekin jarraituko dutela ohartarazi dute.

Pensionistas de Bizkaia concentrados hoy, en Bilbao. Foto: EFE
Pensionistas de Bizkaia se han concentrado un lunes más frente al Ayuntamiento de Bilbao
Pensionistas de Bizkaia concentrados hoy, en Bilbao. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko pentsiodunek eta erretiratuek elkarretaratzeak egin dituzte astelehen honetan berriro ere, 1.080 euroko gutxieneko erretiro-pentsioa aldarrikatzeko. Gaur, gainera, Espainiako Gobernuak eta Podemosek lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzeko akordioaren alde agertu dira, baina aldi berean, urritzat jo dute igoera hori.

Bilbon, milaka pentsiodun eta erretiratu bildu dira udaletxearen aurrean erretiro-pentsio publiko "duinak" eskatzeko. Bederatzi hilabete igaro dira jada elkarretaratzea lehendabizikoz egin zuten urtarrilaren 15etik, eta protestekin jarraitzeko asmoa dutela esan dute, "gure aldarrikapenak ez baitira batere murriztu".

Bizkaiko pentsiodunen elkarteetako bozeramaileen esanetan, gutxieneko erretiro-pentsioa 1.080 eurokoa izan behar du eta, lanbide arteko gutxieneko soldata, berriz, 1.200 eurokoa. Ildo horretan, 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak gutxieneko erretiro-pentsioei diru gehiago bideratzea espero dutela esan dute.

Bizkaiko bozeramaileek "iruzurrezko promesak" gaitzetsi dituzte, eta "orain arte lortutako apurra elkarretaratzeen presioari esker" izan dela gaineratu dute. Hori dela eta, protestekin jarraitzea erabaki dute "egiten dizkieten eskaintzak hobetzeko bide bakarra dela" uste baitute.

Donostian, astelehenero bezala, pentsiodunek bilera egin dute Alderdi Ederreko lorategietan; bertan, Maite Arregi penstiodunen bozeramaileetako batek agiri bat irakurri du, aurrekontuen itunean lortutako akordioa "oso albiste ona" dela esateko.

Hala ere, Arregiren esanetan, "erretiro-pentsio duinak egoteko soldatak igo behar dira", eta beraz, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 euroraino igo behar dela azaldu du. Bestalde, erretiro-pentsio txikienak 1.080 euroraino osatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "Euskadin aberastasun nahikoa dagoelako" eta aldundietako ogasunek "diru gehiago biltzeko tresnak" dituztelako.

Donostiako kaleetatik manifestazioa egin dute "Euskal gizarte-segurantza sistema publikoa. 1.080 ueroko gutxieneko pentsioa" lelopean.

Aurrekoetan ez bezala, gaur manifestazioa Boulevard Zumarditik haratago joan eta Donostiako Udaleraino heldu da. Bertan, Maria Serrano pentsiodunen ordezkariak beste agiri bat irakurri du, Kontxako arean pentsiodunen aldeko aldarrikapenak pintatzeagatik pentsiodun bati ezarritako isuna kentzea aldarrikatzeko.

Gasteizen, berriz, 300 pertsona inguru bildu dira Espainia plazan eta Probintzia plazaraino joan dira erretiro-pentsio duinak eskatzeko.

Bertan, Arabako pentsiodunen bozeramaile batek agiri bat irakurri du, pentsiodunen eta erretiratuen bizi-kalitatea diru-bilketaren araberakoa ere badela gogoratzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Ekonomia Gasteiz Pentsioak Soldatak gaur