Ekonomia -

Pentsio duinak

Pentsiodunen plataformek mobilizazio berriak antolatuko dituzte Euskal Herrian

Euskal Herriko plataforma ezberdinak hilaren 18an bilduko dira. Aldarrikapen nagusiak lortu artean, kalean jarraituko dutela agindu dute.

Pentsiodunek urriaren 1ean Bilbon egin zuten manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunek urriaren 1ean Bilbon egin zuten manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunek urriaren 1ean Bilbon egin zuten manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko pentsiodunen plataformak urriaren 18an bilduko dira, mobilizazio berriak antolatzeko helburuarekin, Bizkaiko pentsiodunen mugimenduko bozeramaileak gaur iragarri duenez. Euren aldarrikapen nagusiak lortu artean, kalean jarraituko dutela agindu dute.

Astelehenero bezala, ehunka lagun bildu dira Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean egindako elkarretaratzeetan.

Halaber, Estatuko nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan pentsioen igoera nola jaso duten aztertuko dute hilaren 18ko batzarrean.

Pentsiodunen aldarrikapen nagusiak hauek dira: 1.080 euroko gutxiengo pentsioa, KPIaren araberako igoera, Jasangarritasun Faktorea bertan behera uztea eta alargunen pentsioak jubilatutako gizonezkoen pentsioarekin parekatzea.

Plataformetako bozeramaileek azpimarratu dute ez dutela onartuko eskakizun horietatik behera dagoen ezer. "Pentsionistak, langabeak, jubilatuak eta alargunak baldintza prekarioetan egotea onartezina da", salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Albisteak Pentsioak