Ekonomia -
Akziodunen batzarra
Navalek itsasontzi bat egiteko akordioa itxi du
Navaleko akziodunen batzarrak ontziolaren jarraipena bermatzeko akordioa lortu du. Dena den, Eusko Jaurlaritza akziodun izateko proposamena atzeratu dute.
Erredakzioa
Navaleko akziodunen batzarrak akordioa itxi du eta Sestaoko Navaleko ontziolak Jan de Nul Belgikako ardamoreak eskatutako ontzia egingo du, enpresak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez.
Meatze-ontzi bat egiteko finantziazioa lortu du akziodunen batzarrak hamaika orduz bilduta egon ostean.
Ontzia egiteko finantziazioa lortzeaz gain, akziodunen batzarrak Eusko Jaurlaritza akziodun izateko proposamena aztertu du, baina oraingoz atzeratu egin dute proposamen horren eztabaida, iturri horien arabera.
Armadore horrentzat egindako "Simon Stevin" itsasontziaren antzeko meatze-ontzia (fall pipe) egingo du Navalek orain; aurrekoa Sestaon egin zuten, eta joan den urteko otsailean bukatu eta entregatu zuten.