Ekonomia -
39. postuan
Iberdrola, munduko enpresa elektriko jasangarriena
Gaur, halaber, Iberdrola Dorrean heliportu bat eraikitzeak izango lukeen ingurumen-eraginaren azterketaren aurkako alegazioak aurkezteko epea ireki dute.
Erredakzioa
Iberdrola, ''''Global 100 Most Sustainable Corporations in the World 2011'' munduko enpresa jasangarrien zerrendako enpresa elektriko bakarra da. Ignacio Sanchez Galan presidente duen konpainia seigarren urtez dago zerrenda horretan. Iaztik hona 16 postu igo ditu zerrendan eta aurten, 39.ena dagokio.
Iberdrola, Inditex eta Repsol dira zerrenda horretako Espainiako hiru enpresa bakarrak. Enpresen erantzunkizun sozialean espezialdutako ''Corporate Knights'' aldizkariak eratzen du zerrenda hori.
Euskal enpresa elektrikoko iturriek jakinarazi dutenez, aldizkariak munduko enpresa garrantzitsuenen gardentasuna, baliabideen erabilera jasangarria, berrikuntzarako gaitasuna, etab. ditu aztergai.
Iberdrola Dorrearen ingurumen-eragina
Gaur, halaber, Iberdrola Dorrean heliportu bat eraikitzeak izango lukeen ingurumen-eraginaren azterketaren aurkako alegazioak aurkezteko epea ireki dute.
Datozen 30 egunetan, proiektua Espainiako Gobernuak Bizkaian duen azpiordezkaritzan ikusgai egongo da.