Ekonomia -

Gutun bidez

Navaleko gutxiengodun bazkide izateko eskaintza egin du Jaurlaritzak

Europak formula hau onartu beharko du, baina, dagoeneko, Jaurlaritzak gutuna bidali die Navaleko bazkideei. Industria sailburuordetzak ez du oraindik zehaztu zein portzentaietan sartu nahi duten.

Pedro Garcia Larragan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eskaintza egin die Sestaoko ontziolako bazkideei, enpresan bazkide gutxiengodun gisa sartzeko, Radio Euskadik jakin duenez.

Europar Batasunak formula hau onartu beharko du, baina, dagoeneko, Jaurlaritzak gutuna bidali die Navaleko bazkideei. Hala ere, Industria sailburuordetzak ez du oraindik zehaztu zein portzentaietan sartu nahi duten Sestaoko ontziolan.

Navaleko bazkideek bihar aztertuko dute Jaurlaritzan eskaintza, ostegunean egin behar zuten ohiko bileran. Radio Euskadik azaldu duenez, gutuna bidali aurretik aldeek gai honen inguruko solasaldiak izan dituzte.

Bazkideen Jaurlaritzaren eskaintza onartzekotan, bazkidetza zehazteko formula bilatu beharko dute. Horrez gain, Europako erakundeen oniritzia ere beharko dute.

Aurretik, Sestaoko ontziola laguntzeko erabakia jakinarazi zuen Jaurlaritzak. Izan ere, itsasoko aerosorgailuak ekoizteko 15 milioiko abala eskaini zion Industriak Navali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea