Ekonomia -

Bilboko Epaitegia

Atzera bota dute ACSk Iberdrolaren kontra jarritako salaketa

ACSk Iberdrolaren Akziodunen Batzarrak hartutako bi erabaki inpugnatu zituen. Horien arabera, ACSk ezin du Iberdrolaren administrazio kontseiluan sartu. ACSk helegitea jarriko duela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Merkataritza-Arloko Epaitegiak atzera bota du ACSk Iberdrolaren kontra jarritako salaketa. Eraikuntza enpresak elektrizitate multinazionalaren Akziodunen Batzarrak hartutako bi erabaki inpugnatu zituen. Horien arabera, ACSk ezin du Iberdrolaren administrazio kontseiluan sartu.

Ebazpena iragan astean Bilbon egindako epaiketaren ondoren iritsi da. Ahozko saioan, Iberdrolak argudiatu zuen lehiakortasun gatazka bat zegoela ACSren eta Iberdrolaren artean eta, beraz, eraikuntza enpresak ezin zuela elektrizitate multinazionalaren Administrazio Kontseiluan sartu. Bestalde, ACSk ukatu egin du gatazka hori eta kontseiluan egoteko eskubidea duela esaten du.

Epaileak "erabat" babestu du Benito Arruñada katedradunak egindako txostena. ACS Iberdrolaren kontseiluan egoteak "lehiakortasun ikuspuntutik Iberdrolaren interes sozialari kalte larria egingo liokeela" ondorioztatu zuen Arruñadak.

ACS Iberdrolaren akziodun nagusia da, Bancajaren eta BBKren gainetik, eta dagoeneko kapitalaren % 20 baino gehiago du kontrolpean.

ACSk helegitea aurkeztuko du

ACSk ebazpenaren kontrako helegitea aurkeztuko du Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Horixe Jakinarazi dio Florentino Perez buru duen konpainiak balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, epaiaren kontra daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea