Ekonomia -
Amazon
Amazonek banaketa-biltegia ireki du Bizkaian
Internet bidez produktuak saldu eta banatzen dituen multinazionalak Euskal Herrian irekitzen duen lehen zentroa da Lezamakoa.
EITB.EUS
Amazonek banaketa-biltegia ireki du Lezaman (Bizkaia), ETBk jakin ahal izan duenez.
Internet bidez produktuak saldu eta banatzen dituen multinazionalak Euskal Herrian ezartzen duen lehen zentroa da Lezamakoa.
Konpainia estatubatuarrak biltegi hori 2019an irekiko zuela iragarri zuen.
Nolanahi ere, behin-behineko biltegia izango da Lezamakoa; izan ere, egoitza logistikoa Trapagaranen ezartzea aztertzen ari da multinazionala.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea