Ekonomia -
TURISMOA Euskadin
Bidaiari sarrerek % 4,7 gora egin dute Euskadin, udan
Las pernoctaciones crecieron un 5,6 %, aunque en ambos casos descendió el número de turistas alojados en Álava.
Agentziak | Erredakzioa
Uztaila eta abuztua osorik hartuta, bidaiari sarrerak % 4,7 gehitu dira EAEn; 30.419 sarrera gehiago, 2017ko hilabete berdinen aldean. Gipuzkoan, % 6,8 gehitu dira sarrerak joan den urteko denbora-tarte beraren aldean; Bizkaian, % 5,4 gehitu dira sarrerak; Araban, berriz, sarrerek % 2,4 egin dute behera.
Eustat Euskal Estatistika Erakundearen datuak lurraldeka aztertuz gero, Gipuzkoan, % 6,8 gehitu dira sarrerak joan den urteko denbora-tarte beraren aldean; Bizkaian, % 5,4 gehitu dira sarrerak; Araban, berriz, sarrerek % 2,4 egin dute behera.
Ostatu-gauak, berriz, % 5,6 igo dira EAEn 2018ko uztailean eta abuztuan, 2017ko uztailaren eta abuztuaren aldean. Gipuzkoan, % 7,5 igo dira; Bizkaian, % 6,0; Araban, berriz, % 1,2 jaitsi dira.
2018ko uztailean eta abuztuan plazen arabera lortutako okupazio-maila EAE osorako % 75,4koa izan da; 1,8 puntu portzentualetan gainditu du 2017ko denbora-tarte berean lortutako % 73,6a.
EAEn, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak % 6,7 igo dira, aurreko urteko abuztuarekiko, eta atzerritik etorritakoenak % 6,6 igo dira.
Arabaren kasuan, Estatuko bidaiarien sarrerek % 0,2ko eboluzio negatiboa izan dute, eta % 2,6 egin dute behera atzerrikoen kasuan. Bizkaian, Estatutik etorriak diren bidaiari sarrerak % 8,9 igo dira, eta atzerritik etorritakoenak % 4,7 igo dira. Gipuzkoan, % 7,4 igo da Estatutik etorritako bidaiarien sarrera, eta % 12,1 atzerritik etorritakoena.
Batez besteko egonaldia 2,16 egunekoa izan da abuztuko azken hilabete honetan; 2017ko abuztuan izandako batez besteko egonaldia baino zertxobait handiagoa (2,15 egun). Betetze-mailari dagokionez, plazen arabera, 2,8 puntu portzentual igo da EAE osorako, 2017ko abuztuko % 77,7tik aurtengo abuztuko % 80,5era.
Gelen arabera, EAE osorako okupazio-maila 2,3 puntu portzentual igo da, eta % 85,8koa da. Araban, 2,2 puntu portzentual igo da, eta % 79,5koa da; Bizkaian, 1,3 puntu portzentual igo da, eta % 85,2koa da; Gipuzkoan, berriz, 3,3 puntu portzentual igo da, gelen arabera % 88,8ko okupazio-maila lortzeraino.
Abuztu honetan, hoteletako okupazio-maila handiena, plazen arabera, Donostiakoa izan da (% 89,2), eta jarraian Gipuzkoako kostaldekoa (% 87,9) eta Bilbokoa (% 84,2).
Bestalde, sektorearen errentagarritasunaren adierazleak kontuan hartuta, EAEko hoteletako eguneko batez besteko tarifa 110,1 eurokoa izan da 2018ko abuztuan, % 4,9 gehiago aurreko urtekoaren aldean. Araban, batez besteko tarifa 78,1 eurokoa izan da, eta % 1,5 igo da; Bizkaian 91,6 eurokoa izan da, eta % 5,2 igo da; Gipuzkoan, berriz, 142,0 eurokoa izan da, % 4,3ko igoerarekin.
Euskadiko hiru hiriburuetako festetan gelen arabera izandako okupazio-maila Gasteizko % 88,8 eta Donostiako % 96,2 bitartekoa izan da
Uztaileko eta abuztuko balantzea landetxeetan: % 0,4 gehitu dira sarrerak eta % 7,5 ostatu-gauak
Araban, % 5,9 gehitu dira sarrerak joan den urteko denbora-tarte beraren aldean; Bizkaian, % 2,0 gehitu dira sarrerak; Gipuzkoan, berriz, sarrerek % 2,1 egin dute behera.