Ekonomia -
Euskadi
Euskal ekonomia % 2,9 hazi zen bigarren hiruhilekoan
Gainera, enpleguaren hazkunde positiboak % 2,1 egin du gora epe berean.
eitb.eus
EAEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,9ko hazkundea izan du 2018ko bigarren hiruhilekoan, aurreko epe berarekin alderatuta, urtaro eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten arabera.
Eskaintzak bilakaera positiboa izan du sektore guztietan bigarren hiruhilekoan; hala ere, guztiek, Lehen sektorea eta Eraikuntza izan ezik, beren hazkundea moteldu egin dute.
Enplegua % 2,1 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; hazkundea azken hiru hilekoetakoetan baino handiagoa izan da. Hiruhileko artean % 0,6ko hazkundea zenbatu da.
Eustaten datuak lurraldeka aztertuz gero, Arabak (% 3,0) hazkunde handiena jaso zuen; Gipuzkoak, % 2,9; eta, Bizkaiak, % 2,8. Hiruhilekoen arteko datuekin alderatuta, Araba eta Gipuzkoa % 0,6 hazi ziren, eta Bizkaia, % 0,5.