Ekonomia -

Istripua

Kamioilari bat hil da Galdakaon izandako istripuan

Hasiera batean egindako ikerketaren arabera, bihotzeko arazoren batengatik galdu du konortea kamioilariak. Orduan, kamioia errepidetik atera eta istripuan bertan hil da gidaria.

Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat hil da goizean AP-8 autobidean, Galdakao parean, haren ibilgailuak bazter-babesa jota. Dirudienez, kamioi-gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du, ondoezik zegoelako. Segurtasun Sailak zehaztu duenez.

Ezbeharra 10:10ean gertatu da, Bilborako noranzkoan.

Hasiera batean egindako ikerketaren arabera, bihotzeko arazoren batengatik galdu du konortea kamioilariak. Orduan, kamioia errepidetik atera eta istripuan bertan hil da gidaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Galdakao Gizartea Ekonomia A-8 Autobidea