Ekonomia -
Zentral nuklearrak
UGT eta CCOO: 'Ez ditugu pentsioak zentral nuklearren truke aldatuko'
Garoñaren itxiera data atzeratzeko prest dago Gobernua, erretiro pentsioen eta lan-erreformaren itun orokor bat hitzartzearen truke, baina, sindikatuen arabera, "hitzarmen horrek ez dauka ganorarik".
Erredakzioa
Baliteke Espainiako Gobernua Garoñako zentral nuklearraren itxiera data atzeratzeko prest egotea, baina erretiro pentsioen eta lan-erreformaren inguruko akordio orokorra lortu nahi du lehenago, Gobernutik bertatik jakinarazi dutenez; eta antza denez, akordioa gertu da.
Sindikatuak eta enpresaburuak berriro bildu dira Lan Ministerioan, aurreakordioa ixteko asmoz.
Hala ere, UGT eta CCOO sindikatuek akordioaren aurka egin dute, gogor. Sindikatuon hitzetan, ez dute akordio orokor bat onartuko zentral nuklearren bizitza luzatzearen eta Garoñakoa beranduago ixtearen truke. Halaber, erretiroa hartzeko adina 67 urtera luzatzearen aurka daudela berretsi dute.
Negoziazioko gakoa erretiroa 67 urterekin hartzeko baldintzetan egongo litzateke; Espainiako Gobernuak 41 urtez kotizatu izana eskatzen du, eta sindikatuek kopuru hori jaistea nahi dute.
Sebastian, zentralen bizia luzatzeko aukeraaztertzearen alde
Bestalde, Miguel Sebastian Industriaministroak zentral nuklearren bizia luzatzeko aukera aztertzeko prest dagoelaesan du.
Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernua, itun sozialaren barruan, politika nuklearra berriz aztertzeko prest dago, betiere "erretiroa hartzeko adina luzatzeko egitasmoa aurrera ateratzen baldin bada", La Vanguardia egunkariak gaur argitaratu duenaren arabera.
Dena den, informazio horren harira, zentral nuklearren itxiera data atzeratzeko asmo horrek ez duela zertan Garoñari eraginik izan esan du Sebastianek; izan ere, 2013an Garoña ixteko erabakia hartuta dago.
UGT eta CCOO, akordioaren aurka
Fernando Lezcano CCOO sindikatuko Komunikazio idazkariak Efe albiste agentziari egindako adierazpenen arabera, itun orokor baten truke Garoña beranduago ixteko proposamenak "ez dauka batere ganorarik".