Ekonomia -
EBko ministroen bilera
Espainiari 'neurriko jantzia' egiten ari diotenik ukatu du Salgadok
Salgado erreskate mekanismoari beste funtzio batzuk ematearen alde dago, eurotaldearen batzarrerako sarreran adierazi duenez.
Erredakzioa
Bruselan, euroaren eremuko ekonomia eta finantza ministroen bilera arratsaldean hasi da. Erreskatearen diru kutxa eztabaidagai dute. Frantzia, eta batez ere, Alemania diru kutxa handitzearen kontra daude, Espainiaren kaltetan.
Elena Salgado Ekonomía gaietarako presidenteordeak ukatu egin du erreskate mekanismoko dirutza ugaritzea, Espainiaren balizko erreskate baterako prestatzeko neurria denik. Espainiarentzat "neurriko jantzia" prestatzen ari direnik ukatu du.
Ukatu egin du beraz, Espainiak kanpoko diru laguntzarik behar duenik, eta hori rakusteko gaurko zor jaulkipenak ondo doazela gogoratu du, eurotaldearen batzarrerako sarreran. Hala ere, Espainia eta herrialde gehienak erreskate mekanismoari beste funtzio batzuk ematearen alde daudela argitu du. Ez du esan baina, bere ustez, orain egin behar den edo Alemaniak eta Frantziak defendatzen duten moduan merkatuek eskatu arte itxaron behar den.