Ekonomia -

2018-2021 egitasmoa

Nafarroak ijitoen enplegu, hezkuntza eta osasun maila hobetzeko lan egingo du

30 urtetik beherako ijito guztiei lagunduko diete lan munduan sartzen, eta errenta bermatzeko laguntza jasotzen dutenen % 70i.

Ijitoen komunitatea. Argazkia: Efe
Ijitoen komunitatea. Argazkia: Efe
Ijitoen komunitatea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ijitoen kolektiboa garatzeko 2018-2021 estrategia aurkeztu du, ijitoen enplegu, hezkuntza eta osasun maila hobetzea helburu.

Gema Mañu Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendariak, Maria Jose Perez Jarauta Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Roberto Perez Elorza Hezkuntzako zuzendari nagusiak agerraldia egin dute Nafarroako Gobernuaren zirriborroa aurkezteko.

Dokumentu horrekin, Gobernuak ikasle ijitoen arrakasta akademikoa % 15 igo nahi du, eta absentismoa gutxienez % 7 murriztu. Era berean, ijitoen historia eta kultura hezkuntza curriculumean sartzeko konpromisoa hartu du, eta irakasleei heziketa berezia eskainiko diete horretarako.

Haur Hezkuntzan dago alde handiena, matrikulazioei dagokienez, ijitoen % 62,7 soilik matrikulatzen baita adin tarte horretan, eta batezbestekoa % 96koa da.

Lan alorrean, 30 urtetik beherako ijito guztiei lagunduko diete lan munduan sartzen, eta errenta bermatzeko laguntza jasotzen dutenen % 70i.

Halaber, saltzaile ibiltarien egoera eta hondakin solidoen bilketa arautuko dituzte.

Osasunean ere, alde handiak daude, eta 3.000 ijitorengana iritsi nahi dute osasun kontuetan aurrera egiteko, prebentziorako probak eginez, sexu-heziketa areagotuz eta abar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak