Ekonomia -

Landaben

Volkswagenek eta sindikatuek ituna egin dute aldi baterako erregulazio txostenerako

Lantegia itxita egongo da irailaren 3tik 12ra motor hornidurarekin dituzten arazoengatik.

Nafarroako VOlkswagenen lantega. Argazkia: EiTB
Nafarroako VOlkswagenen lantega. Argazkia: EiTB
Nafarroako VOlkswagenen lantega. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenen zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek, enpresa batzordean gehiengoa dutenek, akordioa sinatu dute gaur, lantegia zortzi egunez, irailaren 3tik 12ra, itxita izango duen lan erregulaziorako aldi baterako txostena indarrean jartzeko. Motor hornidurarekin dituzten arazoengatik etengo dute lana.

Adostutako neurrien artean, enpresak osagarri finkoen % 100a ordainduko du, eta txostenak ez du kontzeptu aldakorretan eraginik izango.

Alfredo Morales (UGT) enpresa batzordeko presidenteak esan du "ahal zen akordio onena" bilatzen jakin dutela, eta langileentzat "ahal den berme handiena" ematen duela. Hori esanda, "zortzi egunak igaro eta normaltasunera itzultzeko" gogoa agertu du.

Etorkizunari begira, Moralesek aitortu du "sektorea aldakorra" dela, eta "ezjakintasuna" dagoela motorren homologazioen inguruan, nahiz eta "ezegonkortasun horren barruan aurreikuspenak baikorrak" diren "eskaera bolumen handia" dutelako, "50.000 bezerotik gorakoa".

UGTk eta CCOOk ia itxita utzi zuten akordioa atzo zuzendaritzarekin egindako bileran, azken horrek sindikatu nagusien aldarrikapen garrantzitsuenak onartu zituen eta.

Aipatu neurriez gain, enpresak hitzeman du txostenak ez diela pertsona beteranoenen erretiroari eragingo. Era berean, aurten motorren hornidurarekin beste arazoren bat izanez gero, enpresak hartuko du beregain kostua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Albisteak multinazionalak Lana berriak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Volkswagen albisteak Langile Komisioak UGT Industria ABEEE kasuak Automobilgintza Enpresak