Ekonomia -
Euskal ordezkaritza Ekialdean
Abu Dhabik euskal enpresetan duen interesa iragarri du lehendakariak
Senerrekin energia garbien alorrean sinatutako elkarlanaz gain, Abu Dhabik euskal enpresa gehiagorekin lanean hasteko asmoa agertu du, aeronautika bezalako alorrean.
Pedro Garcia Larragan (Abu Dhabi)
Patxi Lopez lehendakariaren esanetan, Abu Dhabiko gobernuak eta bere inbertsio funts nagusiak, euskal ekonomiaren eta enpresa sarea Espainiakoa baino hobeto ezagutzen dute. Izan ere, Sener ingeniaritza enpresa bizkaitarrak hamar urte daramatza bertakoekin lanean eta, lehedakariaren hitzetan, gure enbaxadore onenak dira.
Elkarlan horrek duen arrakasta ikusita, Abu Dhabiko agintariek euskal enpresa gehiagorekin lan egiteko duten asmoa agertu diote lehendakariari, sektore berrietan, aeronautikakoa eta garraioetakoa esaterako, ibilgailu elektrikoa, sare inteligenteak... Mubadala Abu Dhabiko inbertsio funts publikoaren arduradunek Beasaineko CAF enpresa aipatu dute hiriburuko tranbia eraikitzeko.
Lehendakariarentzat, Arabiar Emirerri Batuek negoziaziorako aukera paregabea dira: lehenbizi, diru nahikoa dutelako; eta ondoren, petrolioa agortu daitekeela ikusi eta ekonomia dibertsifikatu behar dutela konturatu direlako.
Patxi Lopez pozik agertu da Abu Dhabil euskal enpresak punta-puntakoak direla ikusten dutelako, eta ez bakarrik energien sektorean. Eusko Jaurlaritzak inbertsioen funtseko zuzendariaren bisita ofiziala kudeatzen saiatuko dira, ziurrekin datorren udaberrirako.