Ekonomia -

Pentsioak

Bizkaiko langile guztientzako BGAE bat bultzatu nahi du Rementeriak

Ekimena garatzeko “esfortzu bat” eskatu die Bizkaiko ahaldun nagusiak enpresei eta sindikatuei. Horretarako, Aldundia laguntzeko “prest” dagoela erantsi du.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldeko “langile guztientzako” Borondatezko Gizarte-aurreikuspeneko Erakunde (BGAE) bat bultzatzeko beharra azpimarratu du gaur Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Ekimena garatzeko “esfortzu bat” egitea eskatu die Rementeriak enpresei eta sindikatuei. Aldundia laguntzeko “prest” dagoela gaineratu du.

San Ignazio ospatzeko urteroko harrera egin du Aldundiak ostegun honetan. Erakunde, politika, ekonomia, gizarte eta kulturako 500 bat ordezkari bildu dira. Proposamena bertan egin du Rementeriak.

Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako zenbait sailburu ekitaldian izan dira.

Rementeria: "Pentsio publikoen osagarri izan behar duela azpimarratu nahi dut, gizartearen ongizaterako lagaezinak direlako"

Bizkaiko “pertsona aktibo guztientzako” enplegu plan osagarri bat bultzatzeko ideiarekin denbora asko lanean daramate erakundean, Rementeriak azaldu duenez.

“Pentsio publikoen osagarri izan behar duela azpimarratu nahi dut, gizartearen ongizaterako lagaezinak direlako”, zehaztu du ahaldun nagusiak. Egitasmo horiek “prestazio publikoa sekula ordezkatu” behar ez dutela erantsi du agintariak.

“Asmo handiko” proiektua aurrera eramateko, Aldundiak “koipeztatzaile” lana egin dezakeela esan du Rementeriak, baina enpresaburuek, beharginek eta sindikatuek garatu behar dutela gaineratu du. “Esfortzua egin. Gu laguntzeko prest gaude”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Lana Ekonomia Unai Rementeria Albisteak Pentsioak Enpresaburuak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak