Ekonomia -

Ministerioaren datuak

Langabezia % 6 hazi zen EAEn eta % 5,8 Nafarroan, 2010ean

Espainiako Estatu osoa kontuan hartuta, 2009an baino 176.470 langabe gehiago zenbatu zituzten, hau da, langabezia-tasa % 4,5 hazi zen batez beste 4.100.073 langabera iritsi arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko lan zerbitzu publikoetan zenbatutako langabe kopurua % 6,05 hazi zen 2010ean aurreko urtearen aldean, hau da, 7.760 langabe gehiago zenbatu zituzten, guztira 135.961.

Urteko azken hilabetean, langabe kopurua % 2,19 hazi zen, Lan eta Immigrazio Ministerioaren arabera.

Lurraldeka, Bizkaian hazi zen gehien langabezia, 5.634 langabe gehiagorekin, 76.129 langabera iritsi arte. Gipuzkoan 995 langabe gehiago zenbatu zituzten (guztira 39.449) eta Araban 1.171 gehiago daude 2009an baino (guztira 20.383).

Nafarroari dagokionez, langabeziak % 5,8 egin zuen gora 2009aren aldean. 2.358 langabe gehiago zenbatu zituzten 2010eko abenduan aurreko urteko hilabete berean baino, eta orotara 43.011 dira langabeak.

Abenduan % 1,29 hazi zen langabezia-tasa aurreko hilabetearekin alderatuta Foru Erkidegoan.

Estatuko datuak

Langabezia-tasa % 4,5 hazi zen 2010ean aurreko urtearen aldean, hau da, 176.470 langabe gehiago zenbatu zituzten, 4.100.073 hain zuzen ere, Lan eta Immigrazio Ministerioak gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez. Iazko azarotik abendura, berriz, langabeziak behera egin zuen, 10.221 pertsona gutxiago baitzeuden lanik gabe.

Mari Luz Rodriguez Estatuko Lan idazkariak azpimarratu du abenduko datuak azken hamar urteetako abendurik onena uzten dutela agerian, baina ez du "irakurketa positiboa" egin nahi izan oraindik lau milioi langabe baino gehiago daude eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea