Ekonomia -

Ministro Kontseilua

Espainiako Gobernuak % 4,4 igo du 2019rako gastu muga

Bestalde, Pedro Sanchezen Exekutiboak administrazio publikoetarako defizit helburu berria ezartzea onartu du.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroa. Argazkia: EFE
Maria Jesus Montero Ogasun ministroa. Argazkia: EFE
Maria Jesus Montero Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 2019ko gastu muga % 4,4 igotzea erabaki du ostiral honetan egin duen ministro-bileran. Beraz, gastu muga 125.064 milioi eurokoa izango da datorren urtean. Halaber, administrazio publikoen defizit helburuak malgutuko ditu 2018-2021 epealdian.

Gauzak horrela, datorren urteko Estatuko Aurrekontuak lantzen hasteko moduan da Espainiako Gobernua.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, gastu muga igota, "aurrekontua zabaltzea eta, ondorioz, susperraldi ekonomikoa bermatzea ahalbidetuko du".

Horrez gain, 2018-2021 epealdirako defizit helburu berriak ezarri ditu, hasiera batean iragarritakoak baino arinagoak: Barne Produktu Gordinaren % 1,8a 2019an; % 1,1a 2020an; eta % 0,4a 2021ean. Horrenbestez, hasiera batean

Monteroren hitzetan, neurri honetaz autonomia erkidegoak eta Gizarte Segurantza baliatuko dira bereziki. 2019an, bost hamarren igo dute defizit muga, puntu horietatik bi Espainiako Administrazioarentzat izango da; bi autonomia erkidegoentzat; eta beste bi Gizarte Segurantzarentzat.

Guztira, 2019an, 6.000 milioi euro gehiago izango dira. Horietatik 2.500 milioi euro erkidegoetara bideratuko da, eta beste horrenbeste Gizarte Segurantzara. Administrazio zentralak, berriz, 1.000 milioi euro bilduko ditu.

Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak espero du autonomia erkidegoek % 0,3ko defizita izango dutela 2019an; Administrazio zentralarena % 0,4koa izango dela; eta Gizarte Segurantzarena % 1,1ekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Ekonomia Albisteak