Ekonomia -
Parte hartzea handitu du
Iberdrolaren akzioen % 20,2 Florentino Perezen ACSren esku daude
Eraikuntzako enpresak 2.600 milioi euro inguru inbertitu ditu 2010ean.
Erredakzioa
Florentino Perez presidente duen ACS eraikuntzako enpresak Iberdrolaren akzioen % 20,2ren jabe da dagoeneko, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi diotenez.
Hain zuzen, % 3,8 era zuzenean kontrolatzen ditu ACSk, % 16,3 era ez zuzenean eta % 5,1 gainerakoetan.
Horrela, abenduan iragarritako % 15,9ko parte hartzea handitu du eraikuntzako enpresak
ACSk 2.600 milioi euro inguru inbertitu ditu 2010ean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea