Ekonomia -

Prezioen igoera

Argia, gasa, hipotekak eta garraioa, garestiago 2011n

Oinarrizko zerbitzuen prezioek etengabean gora egiten duten bitartean, herritarren errentek maila berdinean jarraitzen dute. Errenta minimoak eta kotizazio gabekoak bakarrik handituko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argia, butanoa, garraoiak eta antzerako zerbitzuen prezioek gora egingo dute bihar, berriz ere, nahiz eta Espainiak krisian murgilduta jarraitu eta enpresek eta Gobernuak egoerari aurre egiteko soldaten moderazioa eskatu.

Gauzak horrela, oinarrizko zerbitzuen prezioek gora egiten jarraituko dute eta urte berria urtetik urterako % 2,3ko inflazioarekin hasiko da (azaroko datua), argia bezalako zerbitzuek izango duten igoera, % 10, baino askoz baxuagoa.

Gasaren tarifei dagokienez, Gobernuak batez % 3,9ko batez besteko igoera erabaki du. Garraioan, Renferen, hiriarteko autobusaren eta Estatuaren menpe dauden autobideen prezioak ere igo egingo dira.

Euriborra % 1,52an amaitu du urtea, 2009an baino 0,28 puntu goitik. Ondorioz, hipotekak ere garestitu egingo dira, urtean 200 euro baino gehiago.

Soldata moderatuak eta errenten izozketa

Oinarrizko zerbitzuen prezioak etengabe igotzen ari diren bitartean, herritarren errentak bere horretan mantentzen dira. Enpresek eta Gobernuak krisiari aurre egiteko soldatak dauden mailan mantentzea eskatzen dute. Exekutikoak, adibidez, langile publikoen soldatak % 5 murriztu ditu eta 2011rako pentsioak izoztu egin ditu.

Ondorioz, errentek KPIri (Kontsumorako prezioen indizea) dagokion balio handitzeari dagokion igoera bakarrik izango dute, eta gutxienezko errentak eta kotizaziorik gabekoak bakarrik handituko dira (% 2,3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea