Ekonomia -

Azken hiruhilekoaren datuak

Gastua 'suspertzen' hasi dela adierazi du Espainiako Bankuak

Kontsumo pribatua ere datu positiboak ematen hasia da, baina eraikuntza sektoreko inbertsioarenak negatiboak dira oraindik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuak ziurtatu du urteko azken hiruhilekoko adierazleek erakusten dutela gastua "suspertzen" hasi dela, eta kontsumo pribatuaren garapena ere hobetzen hasi dela.

Abenduko txosten ekonomikoan, bankuak zehaztu du ekipamendu-inbertsioak seinale mistoak eman dituela, baina eraikutza sektoreko inbertsioarenak "gehienbat negatiboak" izan direla.

Ekaina eta iraila artean, gastua eta kontsumoa ez aurrera ez atzera egon ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea