Ekonomia -

Beherapenen lehen eguna

Bizkaiko saltokiek urtarrilaren 7ko greba berretsi dute

Abenduaren 23ko bileraren ostean, patronalak eta sindikatuek gaur berriz biltzea adostu zuten, baina Cebekek gaurko bilera deialdia bertan behera utzi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cebek patronalak astearte honetarako deitutako bilera bertan behera utzi duenez, ELA, LAB eta CC.OO sindikatuek urtarrilaren 7ko greba deialdia berretsi dute, horrela, beherapenen lehenengo egunean Bizkaiko saltokiak lanuztea egitera deitu dituzte.

Sindikatuen ustez, erabaki horrek beste behin ere agerian uzten du patronalak lan-hitzarmena negoziatzeko "borondate gutxi edo borondaterik ez" duela.

Cebeken arabera, negoziazio-mahai ezberdinetako kideen agendak eta lana eta familia bateratu ezinagatik bertan behera utzi dute batzarra, eta urtarrilaren 4an biltzea proposatu du. Sindikatuek, horrenbestez, 7ko deialdiari eutsi diote.

Abenduaren 23ko bileraren ostean, alde biek gaur berriz biltzea adostu zutenez, ez zituzten egun horretarako eta hurrengorako deitutako lanuzteak egin. Badira ia bi urte negoziazioak etenda daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea