Ekonomia -

Osakidetzaren oposaketak

Azterketen ustezko filtrazioari buruzko ikerketa amaitu du Osakidetzak

Jon Darpon Osasun sailburuak agerraldia egingo du hilaren 19an Legebiltzarrean, ikerketaren ondorioak publiko egiteko.

Jon Darpon Osasun sailburua Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Jon Darpon Osasun sailburua Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Jon Darpon Osasun sailburua Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako zuzendaritzak amaitu du jada azkeneko lan-eskaintza publikoan azterketak filtratu ziren ala ez argitzeko abiarazi zuen ikerketa, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Ikerketaren emaitzak, baina, ez dituzte hilaren 19a arte ezagutaraziko. Egun horretan Jon Darpon Osasun sailburuak agerraldia egingo du Legebiltzarrean, ikerketaren xehetasunen berri emateko.

Hala jakinarazi die gaur Juan Carlos Soto Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak sindikatuei Mahai Sektorialaren bileran. Sindikatuek informazio hori lehenago izatea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Lana Ekonomia Albisteak Lan Eskaintzak