Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Jaurlaritzak uste du ez dela 'greba orokorrak egiteko garaia'

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren arabera, sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako egindako deialdia "desegokia" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ohartarazi du ez dela "greba orokorrak egiteko garaia" eta sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako egin duten deialdia "desegokia" dela iritzi dio.

Aresek Legebiltzarreko korridorean egin ditu adierazpenok, ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta HIRUk pentsioen erreformaren kontra deitutako protestari buruz galdetu diotenean.

Herrizaingo sailburuak gogorarazi du ez dela ELAk eta LABek deitu duten lehenengo greba orokorra, (azkena ekainaren 29an izan zen) eta egoera zaila dela onartu duen arren, ez dela "grebarako garaia" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea