Ekonomia -

Protesta

Bizkaiko dendariek bertan behera utzi dituzte bi greba egunak

ELA, LAB eta CCOOk azaldu dutenez, patronalaren fax bat jaso dute eta bertan, "eskaintza hobeak" egiteko borondatea agertu omen du. Hala ere, UGTk deiaildiari eutsiko dio eskaintza entzun arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek bertan behera utzi dute Bizkaiko dendetan gaurko eta biharko deitua zuten greba, baina urtarrilaren 7ko deialdiari eutsiko diote. UGT sindikatuak, berriz, protesta deialdiei eustea erabaki du patronalaren eskaintza entzun arte.

Aipatu sindikatuek azaldu dutenez, sektoreko patronalaren fax bat jaso dute gaur arratsaldean bertan bildu eta “eskaintza hobeak” aurkezteko borondatea agertuz.

Enpresarien proposamen zehatzak jakin ondoren, sindikatuek merkealdiaren lehenengo eguneko protestari eutsi ala ez erabakiko dute.

Lan-hitzarmenak 15.000 langile bizkaitarri eragiten die elikadura, oihal, metal, larru eta oinetako, eta altzarien alorreko denda txikietan, izan ere, denda handiek lan-hitzarmen propioak dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea