Ekonomia -

Bozketa

Joan Rosell, CEOEko presidente berria

Gaur egindako bozketan 444 boto jaso ditu Rosell-en hautagaitzak. Espainiako patronalaren presidente berria izango da datozen lau urteetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Rosell, Kataluniako patronalaren burua, CEOEko presidente berria izango da, Gerardo Diaz Ferran ordezkatuz.

Gaur egindako bozketan 444 boto jaso ditu Rosell-en hautagaitzak. Espainiako patronalaren presidente berria izango da datozen lau urteetan. Santiago Herrero, Andaluziako patronalaren presidenteak, 247 boto jaso ditu.

Orotara 710 pertsonek hartu dute parte bozketan.

Rosellen hitzetan, Espainiako alderdi politikoei "erreformak Espainiarentzat medizina hobren

"Espainiak behar dituen sendagaiak dira erreformak", esan du Rosellek bere aurreneko hitzaldian.

Bere ustez, alderdi politikoei "laguntza" eman behar zaie erreformak egin ditzaten, "nahiz eta, epe laburrean, erreforma horiek botoen galera ekarriko duten".

Espainiak bizi duen egoera ekonomikoa "larria" dela esan du Rosellek. Horregatik, "ausartak" izan behar garela nabarmendu du patronalaren presidente berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea